Proiektuak

Momento honetan, hurrego urteetarako programa oraindik amaitzear dago, baina hurreneko hilabeteetan argitaratua izango da.
Programa horretan, Zumetxagak espertuen artean ikertzen diren gaiei buruz hitz egindo du, publiko arruntari erreportaje eta ibilbideen bidez hurbiltzeko. Gai horiek hauek izan daitezke: Gerra Zibilaren arrastoak, XIX. mendearen erdialdeko bainuetxe medikoak, XX. mendeko arkitekturak, industria ondarea, burdin mendietako meatzaritzaren arrastoak, erromatarren garaiko arrastoak, Bizkaiko horreoak... Ikus daitekeen moduan, programak mota askotako gaiak bilduko ditu.
Gainera, elkartearen zeregina xedeetako bat lortzen biribilduko da: ondarearen defentsa aktiboa. Zumetxagak udaletxeekin eta beste erakundeekin harremanetan jarrikoa da abandonatuta dagoen ondareari konponbide bat bilatzeko; bere laguntza interesik gabe eskainiko du. Ondareari kalte egin diezaioketen lanetan, bai berriztatze lanetan eta bai erreforma lanetan, adi egongo da Zumetxaga, interesa izan dezaketen elementuak zaintzeko.
Zumetxagak eskuen artean dauzkan proeiktuak hurrengokoak dira:
- Punta Begoña (Getxo) galerietako erreforma zaintzea. Galeria hauek barruko gela batean, sabaian, "FRANCO, FRANCO, FRANCO" hitzak margotutak dauzka. Gaur egun politikoki ez zuzenak izan daitezkeen arren, Zumetxagak ondarearen parte den elementu bat bezala ikusten ditu beraien antzinatasunagatik, eta horregatik ahal duen guztia egingo du defendatzeko.
- Zeanuriko udalarekin lankidetza, bertan dagoen ondarearen zerrenda bat egiteko eta azkenik ondare hori lotzen duen ibilbide bat sortzeko.
San Salvador de Zarandoa (Larrabetzu). Baseliza benetan txikia da, baina balio oso handikoa da, absidean IX. mendeko leiho bat baitu.