Zumetxaga liburutegia

Zumetxaga liburutegia elkartearen lan guztien oinarria da, eta horrexegatik oso garrantzitsua da fondoa etengabe handiagotzea.
Momentu honetan Liburutegiak 300 ale baino gehiago dauzka. Haien artetik, gehiena Euskal Herriaren historiari edota arteari buruzko entziklopedia dira eta duela urte asko deskatalogatuta daude, hortaz oso zailak dira aurkitzeko.

Inkunableak
Zumetxagak balio historiko handiko eta gaur egun aurkiezinak diren bi liburu ditu, liburutegiaren aniztasuna eta balioa adierazten dutenak:
- Bauhausbücher 1: Internationale Architektur, 1925. Bauhaus alemaniako diseinu eskolak egin zuen liburuetako lehenengoa. Hau, zehazki, arkitektura moderno jaio berriaren argazki bilduma bat da. Bauhaus eskolak diseinu industrialaren munduan inflexio-punto bat suposatu zuen eta gaur egun moderno bezala ezagutzen dugun ororen aurrekariak finkatu zituen.
- Munibe, Sociedad de Ciencias Naturales Aranzadi, 1974. Aranzadi Zientzia Elkarteak  1974an argitaratutako urterokoa, non Barandiaranen idazki bat dago. Horretatik aparte, aurkikuntza arkeologikoei buruzko idazkiak eta beste zientziei buruzkoak.