Zumetxaga Elkartea

Zumetxaga Elkartea 2011n sortu zen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere xedeak, estatutuetan zehazten den bezala, hauek dira:
- Ondare historiko, artistiko, arkitektoniko, kultural, nekazal, industrial, ingurugirokoa eta kultura bere aurkezpen guztietan zaintzea, defendatzea eta horri buruz hedabanatzea.
- Euskal Ondareari buruzko ikerketa lanak eta katalogazio lanak egitea.
- Ondarearen gaineko eta Ondarearen elementu ezberdinetan zaintze lana egitea.
- Kasu bakoitzean beharrezkoa den erakundearekin hitz egitea beharrezkoak diren neurriak egitarazteko, Euskal Ondarearen kontserbazioa eta rehabilitazioa bermatzeko.
Xede hauek lortzeko, Zumetxagak ezinbestekoak diren bi baliabide ditu: alde batetik, Euskal historiari buruzko liburutegi zabala eta 30.000 argazki baino gehiago dituen argazki artxiboa.
Egunean, elkarteak hurrengo urteetako programan lan egiten ari da, non normalean alboratzen diren gaiei lehentasuna emango zaie, adibidez Gerra Zibilaren defentsa militarrei edota Bizkaiko baselizei.

Antzinako kuartel militarra, gerraren osteko gune militar baten parte zen, eta gaur egun abandono egoeran dagoena. Kuartelaren atzekaldean, hiru posizio daude eta tunel bat hirurak lotzeko.

Ubillako Urbearuaga bainuetxea. XIX. mendearen erdialdeko luxuzko eraikina izan arren, abandonoak sortutatako egoera txarra zela eta 2002an erautsia izan zen.